Gaur 19:00etan zabalduko dute Politiko-Poetiko 5 erakusketa Portalean

Gaur 19:00etan zabalduko dute Politiko-Poetiko 5 erakusketa Portalean
2015/10/23 eta kitto!
Gaur (barixakua 23) 19:00etan zabalduko dute Portaleko erakusketa aretoan "Politiko-Poetiko 5" proiektuaren inguruko erakusketa, Jon Amorrortu, Izaro Ieregi, Ivan Jimenez, Mauri Martin, Blanca Ortiga, Ruben Pino, Rakel Prats, Ryoko (Sarah Rasines & Alberto Meher) eta Mariana Unda artisten lanekin. Artearen munduan gai politikoak eta poetikoak ardatz duten argazkiak, litografiak, pinturak, eskulturak eta bestelako artelanak azaroaren 15era arte ikusteko aukera izango da, martitzenetik domekara bitartean 18:30etatik 20:30etara.