Gaur arratsaldean hasiko dira Eibarko gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten jarduerak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur arratsaldean hasiko dira Eibarko gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko antolatu dituzten jarduerak
ETA KITTO 2021, Ira 17

Cadena Iris lantegia zena okupatu eta gaztetxeak bide berria hasi zuen 2011. urteko abuztuan, Asua Errekako Tallarra gaztetxearen (2002- 2010) lekukoa hartuz eta, hori ospatzeko, antzerkia, jolasak, hitzaldiak, kontzertuak… gaur hasiko den bi eguneko egitaraua osatu dute, era guztietako jarduerekin.

Egitaraua zabaltzeko “Noticias de España” antzezlana eskainiko dute gaur 17:00etan; ordubete geroago Gaztetxeko kide izandako hainbaten esperientziak entzuteko aukera egongo da eta 19:00etan euskal jolasak egingo dira, Urkizun; 20:30ean “Mojito-iluntzea” hasiko da eta 22:00etatik aurrera kontzertua emango dute Silitia eta Perlata taldeek (3 euro).

Eta biharko programa goizetik abiatuko da: 11:00etan “Okupazioa alternatiba gisa” hitzaldia emango dute Donostiako Okupazio Bulegoko kideek; 13:00ean bazkalaurre musikatua egingo da, Ekiñerekin, eta ondoren hasiko da herri bazkaria (15:00etan); arratsaldean, berriz, Eli Pagola, Amaia Iturriotz, Maider Arregi eta Jokin Bergara bertsolariekin “post-bertso trama” (17:00etan) eta Aldats elektrotxarangak girotutako manifestazioa (19:00etan) egingo dira; 20:00etan Urkizun argazkia egin eta gaztetxean agurtuko dituzte ospakizunak, 22:00etan hasiko diren kontzertuekin: Mugi Panderoa, DJ Üger, Papa Trauma eta Azkonar taldeak arituko dira (3 euro).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »