Gaur egingo da Euskaraldiko "11 egun euskaraz" ekimena azaltzeko bigarren bilera

Gaur egingo da Euskaraldiko "11 egun euskaraz" ekimena azaltzeko bigarren bilera
2018/09/18 10:15
eta kitto!
Eibarren Euskaraldian zer egingo den jendeari azaltzeko asmoz bilerak antolatu ditu Eibarren Akebai plataformak aste honetarako, eta atzo egin zen lehenengoa Urkizun, …eta kitto! Euskara Elkartearen lokaletan. Bigarren bilera gaur (asteartea) egingo da  Armeria Eskolan (Areto Nagusian), 19:00etan; bihar, asteazkena,  udaletxean (Pleno Aretoan), 19:00etan; eta azken bilera irailaren 20an, ostegunean, egingo da,  Portalean (Batzartokian, 1. pisuan), 19:00etan. Beraz, Eibarren zer egingo dugun jakin nahi baduzue  (rol desbedinak, izen-ematea nola egin…) etorri, eta zure ingurukoak ere animatu!
Udako oporren aurretik  Eibarren, EUSKARALDIAren enbaxadore izango den HAMAIKAKOA aurkeztu zen. Horietako batzuk, Mireia Alonso, Eva Egiguren, Pello Osoro eta Juan Jose Flores atzo …eta kitto!-n egindako bileran egon ziren, eta eibartarrak Euskaraldian parte hartzera animatu zituzten.
Euskaraldia eta kitto aurkezpena 2