Gaur ekingo diete umeen danborradarako entseguei

Gaur ekingo diete umeen danborradarako entseguei
2013/04/10 eta kitto!

San Juan jaietan egingo den umeen danborradan parte hartu nahi dutenentzat entseguak gaur (eguaztena, hilak 10) hasiko dira, 19.00etan, Bittor Sarasketa kalean udalak duen lokalean (Beistegi eraikinean) eta aurrerantzean astero entsaiatuko dute egun eta ordu horretan. Nagusien entseguak, berriz, datorren astean, apirilaren 17an hasiko dira, 20.00etan.