Gaur emango du Sostoa abesbatzak Gabonetako kontzertua

Gaur emango du Sostoa abesbatzak Gabonetako kontzertua
2016/12/23 eta kitto!
Kontzertua  22:00etan hasiko da eta sarrerak 10 euro balio du. Astelehenean aurkeztu zuten kontzertua Portalean eta, esan zutenez, Viena izango da ardatza. Brahms, Schubert eta Beethovenen lanak eta Vivaldiren “Gloria” entzuteko aukera izango da. Abesbatzarekin batera hainbat musikarik jardungo dute: Isabel Laspiur (pianoa), Andrea Berbois eta Naroa Garcia (biolin eta txeloa), Iñaki Orbegozo eta Ane Milikua (tronpa) eta Gerardo Rifon (Donostiako Orfeoiko organista).

Emanaldia oso berezia izango dela aurreratu dute antolatzaileek: "Hasteko, ordutegia bera da berezia. Kontzertua beste batzuetan baino beranduago hasteak, baina, badauka azalpenik. Izan ere, lana dela edo bestelako kontuak tartean, beste ordu batean abesteko aukerarik izango ez luketenak ere abestera etorri ahal izango dira. Eta, horrekin batera, eskainiko ditugun kantuak maixu haundiek idatzitakuak dira eta, horregaitik, abesbatzarentzat erronka haundia izango da. Iusio haundiarekin helduko diogu erronkari.  Momentu bariatu eta ederrak izango dituen kontzertu horretan gurekin batera izango ditugu Isabel Laspiur pianoan, Andrea Berbois eta Naroa Garcia biolin eta txeloan, Iñaki Orbegozo eta Ane Milikua tronparekin laguntzen eta Gerardo Rifon organoarekin”.