Gaur gauean lau taldek jardungo dute zuzenean Gaztetxean

Gaur gauean lau taldek jardungo dute zuzenean Gaztetxean
2017/05/13 eta kitto!
Aurreko zapatuan Gaztetxe Eguna primeran ospatzen ibili eta gero, asteburu honetarako beste proposamen bat prestatu dute Eibarko Gaztetxean. Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, lau taldek kontzertua emango dute: Rebel Minds (Castello Street Band), Against You (Iruñea streetpunk), Revenja (Barna Streetpunk) eta The Sinners (Oi! Makarra Beasain). Sarrerak 5 euro balio du.