Gaur hasi da Antzerki Jardunaldietako lanak ikustera joateko sarreren aurresalmenta Coliseoko leihatilan

Gaur hasi da Antzerki Jardunaldietako lanak ikustera joateko sarreren aurresalmenta Coliseoko leihatilan
2023/01/30 17:50
eta kitto!
Gaurtik hasita, Coliseoko leihatilan eros daitezke 46. Eibarko Antzerki Jardunaldietako antzezlanak ikusteko sarrerak, aurresalmentan. Astelehen eta barixakuetan egongo da horretarako aukera, 17:30etik 19:30era. Sarrerak aurrez aurre erosteko aukeraz gain, Interneten ere eskuratu ahal dira, Kutxabanken plataformaren bitartez. Bestalde, ikuskizun bakoitzaren aurretik ere, egunean bertan ipiniko dituzte salgai geratzen diren sarrerak, emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago, dagokion antzokiko leihatilan (Coliseo antzokian edo Hezkuntza Esparruan).

antzerki jardunaldiak egitaraua