Gaur hasiko dira larrain-dantza errepasatzeko saioak, 19:00etan Arrateko Andra Mari ikastetxean

Gaur hasiko dira larrain-dantza errepasatzeko saioak, 19:00etan Arrateko Andra Mari ikastetxean
2023/04/19 eta kitto!
Maiatzean ospatuko den Euskal Jaiari begira, larrain-dantza errepasatu nahi dutenentzat saioak hasiko dira gaur, 19:00etatik 21:00etara, Arrateko Andra Mari ikastetxean (Urki auzoan). Arrate Kultur Elkarteak eta Klub Deportiboak antolatu dituzte dantza klaseak eta, maiatzaren 17ra arte, eguaztenero egingo dira. Izena emateko arratekultu@gmail.com helbidera idatzi edo 638284912 telefono zenbakira deitu daiteke. Bazkideentzat dohainik izango dira eta gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte.