Gaur hasiko dira Mendi Tour Eibarko emanaldiak, 18:30ean Coliseo antzokian

Gaur hasiko dira Mendi Tour Eibarko emanaldiak, 18:30ean Coliseo antzokian
2023/03/14 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko mendi taldearen eskutik martxan dauden Mendi Jardunaldien baitan, urtero bezala Bilbao Mendi Film jaialdiko pelikulen emanaldiak eskainiko dira, gaur eta bihar, 18:30ean Coliseo antzokian. Sarrerak 5 euro balio du. Gaurko emanaldian hiru lan hauek ikusi ahal izango dira:

- Creation Theory  2022ko MFko Soinu Banda Onena  - 22' V.O-en SUBT -es/eu

- Spindrift: The Barry Blanchard Story   2022ko MFko Sail Ofiziala  - 30' V.O-en SUBT -es/eu

- Everest - Sea to Summit   2022ko MFko Zabalandi Saila -  59' V.O-en SUBT-es/eu

menditour kartela