Gaur inauguratuko dute Tattoo Circus Karrikan

Gaur inauguratuko dute Tattoo Circus Karrikan
2012/11/22 eta kitto!

Gaur (eguena, hilak 22) 19.00etan inauguratuko dute Tattoo Circus erakusketa-subasta Karrika tabernan. Erroman 2007an presoekiko elkartasunaren alde dihardutenendako topaketa izateko asmoz jaiotako ekimena Eibarren lehenengoz egingo da: hilabeteko tartean, ikusgai ipini dituzten lanei bakoitzak nahi duen prezioa ipintzeko aukera izango dute bisitariek eta abenduaren 22an, erakusketaren azken egunean Karrikan bertan 16.00etan egingo duten subastan erabakiko dute lan bakoitza etxera nork eramango duen.