Gaur zabalduko dute Gurs experience’ erakusketa Portalean

Gaur zabalduko dute Gurs experience’ erakusketa Portalean
2019/12/19 eta kitto!
Gaur zabalduko dute Portalean ‘Gurs experience’ erakusketa. ‘Askatasunarte’ elkarteak sortu duen ekimena da eta Bearnon dagoen Gurs kontzentrazio-esparruan bizitakoa jasotzen du, han egon ziren lekukoen testigantzekin. Erakusketa 19:00etan zabalduko da eta 19:30ean ‘Gurs, un recuerdo desde el olvido’ dokumentala emango dute. Gainera, erakusketaren inguruan bisita berezia eskainiko dute antolatzaileek. Erakusketa urtarrilaren 12ra arte egongo da zabalik.

Gurs Experiences

Alejandro Santos-ekin egindako elkarrizketa: https://etakitto.eus/berriak/kultura/alejandro-santos-gurs-experience-tragediaren-atsekabea-arnastu-daiteke-gursen.html