Gaur zabalduko da Irigoienen argazki erakusketa eta salmenta Topalekuan

Gaur zabalduko da Irigoienen argazki erakusketa eta salmenta Topalekuan
2012/12/27 eta kitto!

Gaur (eguena, hilak 27) 19.00etan inauguratuko dute Topalekuan Eibarko Herrira elkarteari Jose Luis Irigoienek oparitutako argazki erakusketa. Urtarrilaren 5era arte ikusgai egongo diren lanak salgai ipiniko dituzte, batutako dirua presoen eskubideen aldeko ekimenetan erabiltzeko asmoz. Erakusketa ohiko ordutegian egongo da zabalik, astegunetan 19.00etatik 21.00etara eta zapatu eta jai egunetan 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara.