Gipuzkoako Abesbatzen Topaketa hartuko du Coliseo antzokiak bihar arratsaldean

Gipuzkoako Abesbatzen Topaketa hartuko du Coliseo antzokiak bihar arratsaldean
2022/05/23 eta kitto!




Agijupens Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Abesbatzen Topaketa hartuko du Coliseo antzokiak bihar, 16:00etan. Aretxabaletako Basotxo, Arrasateko Abaroa eta Eibarko Untzaga abesbatzak arituko dira eta, horrez gain, Hernaniko Goiz Eguzki abesbatza gonbidatu dute emanaldira. Sarrera doan izango da, baina aurretik eskuratu beharra dago, Internet bidez edo leihatilan.