"Giza eskubideak Mendebaldeko Saharan" izenburuko saioa hartuko du Arrate Kultur Elkarteak bihar arratsaldean

"Giza eskubideak Mendebaldeko Saharan" izenburuko saioa hartuko du Arrate Kultur Elkarteak bihar arratsaldean
2023/02/14 16:53
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak, Eibar-Sahara Elkartearekin elkarlanean, Mendebaldeko Saharari buruzko zikloa prestatu du biharko, 18:30ean elkartearen lokaletan. “Giza eskubideak Mendebaldeko Saharan. Ahaztutako auzi bat” izenburuari jarraituta, Said Dambarren “Hilketa baten kartelak” ikus-entzunezkoa eta Mundubat Fundazioaren “Okupazioa S.A” dokumentala ikusi ahal izango dira. Jarraian, Said Dambarren “Verdad y Justicia” eta “Las imágenes del silencio” (Verde y Negro. Sáhara) liburuak aureztuko dituzte eta, amaitzeko, solasaldia egingo da Dambar familiaren izenean parte hartuko duten Salamo Mohamed Salem eta Khalil Dambarrekin, eta Francesc Verdugo Ibarz bi liburuen eta ikus-entzunezkoen egilearekin. Bestalde, egunotan Jose Luis Irigoien argazkilari eibartarraren Saharako argazki erakusketa dago ikusgai Topalekuan.