Go!azen 8.0 antzezlanaren emanaldia atzeratu egin da

Go!azen 8.0 antzezlanaren emanaldia atzeratu egin da
2022/01/11 eta kitto!
Urtarrilaren 22rako Glu-glu konpainiaren eskutik egitekoa zen  "Go!azen" antzezlanaren antzezpena dataz aldatu egin da.  Eibarko Kultura Sailetik azaldu dutenez, "antzokien aforo edukiaren murriztepenek antzezlana atzeratzera eraman gaitu, funtzio hauek antzokiaren %100-eko sarrera salmenta izan zutelako eta guztia salduta geratu zen lehenengo egunetan.

Gauzak horrela, saioak martxoaren 27ra atzeratu dituzte eta urtarrilaren 22ko sarrera berberek balioko dute.

Dena dela, sarrera erosita duen norbaitI data berri horI txarto baletorkio, otsailaren 28ra arteko epea izango luke sarreraren diruaren eskaera egiteko; Internet bidez erositako diru bueltaketarako kultura@eibar.eus helbide elektronikora idatzi bat bidaliaz, eta leihatilak erosi zutenentzat Coliseoko leihatilara sarrerak eramanda.