'Go!azen 9.0' denboraldi berriaren ikuskizuna izango da Coliseo antzokian zapatuan

'Go!azen 9.0' denboraldi berriaren ikuskizuna izango da Coliseo antzokian zapatuan
2023/01/10 eta kitto!

'Go!azen 9.0' telesailaren denboraldi berria berriki estreinatu dela eta, hainbat ikuskizun prestatu dituzte herrietatik aurkezten joateko. Egingo duten aurkezpen-bira, abenduan hasi zen eta maiatzean amaituko da. Ikuskizun horietako bat zapatu honetan, urtarrilaren 14an, izango da, Eibarko Coliseo antzokian. Bi saioz gozatzeko aukera egongo da gainera. Lehenengoa 17.00etan izango da, eta bigarrena, 19.00etan.


Ia sarrera guztiak saldu dira, baina oraindik badago sarreraren bat eskuratzeko aukera. Begiratu kutxaban-en hurrengo loturetan:


GO!AZEN 9.0 KONTZERTUA O. 17 H.


GO!AZEN 9.0 KONTZERTUA O. 19 H.


Denboraldi berri honetan zuzendari berria hasi da lanean Basakabin, Oier Barahona hain zuzen, Andoni Agirregomezkorta aktoreak egingo duena, eta harekin batera, begirale berria ere arituko da, Olatz izenekoa, Alazne Etxeberria aktorearekin. Ikasleen aldetik, hiru ikasle berri ere hasiko dira ikasten: Gontzal (Kimetz Etxabe aktorea), Saioa (Mikele Arizkorreta) eta Alain (Eleder Iglesias).


Gainerakoak, berdinak dira, hots, Ainhoa Larrañaga (Eli), Miren Arrieta (Ane), Maria Redondo (Zuri) eta Aitziber Errazkin (Enara), Lorea Intxausti (June), Danae Riaño (Maddi), Malen Azpirotz (Iraia), Nerea Elizalde (Garazi), Joanes Echeveste (Ibai), Iñaki Mujika (Unax) eta Julen Castillo (Koldo).