Gora gure herria! #nikEibarrengastaukot geldiezina da

Gora gure herria! #nikEibarrengastaukot geldiezina da
2020/04/16 eta kitto!
Paradoxikoa da coronavirusak sortu duena. Izan ere gelditu gaituen gauza berak martxan ipini gaitu. Herritarrok dugun indarra kalean zein etxean geldiezina da, eta elkartasuna adierazteko moduak ere bai.

Gelditu gaitu bai,  baina pentsatzeko astia ere ari gara izaten, nolako herria nahi dugu? Bizia, solidarioa, langilea, kementsua, askea...? Baina denok batera lortu beharko dugu, guzti hau amaitzerakoan herriko denda, taberna, akademia, ludoteka, edergintza zentro, fisioterapia, etxerako tresneria dendetan... hoietan erosten.

Aupa Marisol, Jone, Eneritz eta Lorena! Ez gaituzte geldituko!

Dakizuenez, “Eibarren badakagu, Eibarren gastaukot”, herrian kontsumitzeko kanpainak jarri ditu martxan …eta kitto! Euskara Elkarteak. INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.