"Gotas" liburua aurkertuko du gaur Iratxe Gimenezek

"Gotas" liburua aurkertuko du gaur Iratxe Gimenezek
2016/12/14 eta kitto!
Iratxe Gimenez Hermosa eibartarrak "Gotas", bere lehen liburua aurkeztuko du gaur, eguaztena, 19:00etan Portaleko ikastaro gelan, Felix Morquecho kazetariak aurkeztuko duen ekitaldian. Egileak dioen moduan, "liburuan jasotakoak eguneroko bizitzan sortzen diren txispen inguruko istorioak dira". Hiru atal nagusitan dago banatuta: "Gotas" (12 kontakizunek osatzen dute), "Gotas extrañas" (beldurrezko bost ipuinekin) eta "Gotitas" (azken honetan umeendako bi ipuin sartu ditu egileak).