Grabatzaile bola jasoko du Roberto López Etxeberria disenatzaileak

Grabatzaile bola jasoko du Roberto López Etxeberria disenatzaileak
2012/01/12 eta kitto!

Barixaku arratsaldean, 19.00etan inauguratuko da Portalean "Etxeberria: lehen urtea" izenburuko erakusketa eta inaugurazio ekitaldian Miguel de los Toyos alkateak grabatzailearen bola emango dio Roberto López Etxeberria disenatzaile eibartarrari.
Etxeberriak aurten Cibeles pasarelan diseinatzaile gazte onenaren saria bigarrenez jarraian eskuratu du eta otsailaren 5era arte martxan izango den erakusketan saritutako bilduma bietako jantziak eta irudiak egongo dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegian egongo da zabalik, martitzenetik domekara 18.30etatik 20.30etara.