Guatemalako emakumeak protagonista dituen erakusketa zabalduko dute gaur Topalekuan

Guatemalako emakumeak protagonista dituen erakusketa zabalduko dute gaur Topalekuan
2022/11/18 11:51
eta kitto!
Gaur arratsaldean zabalduko dute Topalekuan “Bilaketa II”, Cristina Chiquin argazki-kazetariaren erakusketa eta horren aurkezpena egingo dute egileak berak eta Guatemalako "Red de sanadoras ancestrales” taldeko ordezkari batek, 18:30ean. Emakumeen memoria eta justiziaren aldeko borroka dokumentatzen duen argazki erakusketa da, haien bizitza, testigantzak eta erresistentzia islatzen dituzten irudiekin osatutakoa. Bizitzaren aldeko borroka honetan, Guatemalako emakumeen aurpegiak eta bizipenak dira protagonistak. Azaroaren 27ra arte joan daiteke ikustera.