‘Gure Ama-Lur feminista da’ liburua idatzi du Ibon Muñoak

‘Gure Ama-Lur feminista da’ liburua idatzi du Ibon Muñoak
2020/10/06 eta kitto!
Kordoban preso dagoen Ibon Muñoa eibartarrak ‘Gure Ama-Lur feminista da’ liburua idatzi du, kartzelan idatzi duen zazpigarrena (‘Ametsen txokoan bizi naiz’, 2011; ‘Ainarak herrira itzuliko dira’, 2004; ‘Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin’, 2016; ‘Udaberrian biziko gara’, 2017; ‘Hamaika desio utopiarako’, 2018; eta ‘Gure memoria, gure historia’, 2019).

Liburu berriko bertsoek aurreko liburuen ildoari eta kronologiari jarraitzen diete. Horrela, liburu honen lehen bertsoak 863. zenbakia darama eta azkenak 1018. zenbakia. Guztira, 141 bertso berri idatzi ditu Muñoak.

Xabier Amuriza idazleak egin du liburuaren hitzaurrea eta irudiak Mikel Zarrabek egin ditu. Liburua hilaren 24an aurkeztuko dute, 12:30ean, San Andres elizako klaustroan.