Harvey Wang zinegile eta argazkilariaren saioak agurtuko du Argazkilaritza Maiatzean

Harvey Wang zinegile eta argazkilariaren saioak agurtuko du Argazkilaritza Maiatzean
2019/05/30 eta kitto!
Nueva Yorkeko Harvey Wang antropologo, zinegile eta argazkilaria Donostian eta Bartzelonan egon behar dela aprobetxatuta, Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek Eibarren proiekzioa eta solasaldia antolatu dute eguenerako, 19:00etatik 21:00etara Portalean (areto nagusian). “From Darkroom to Daylight” (“Del cuarto oscuro a la luz”) pelikularen emanaldia (gaztelaniaz, azpitituluekin) eskaini eta, jarraian, horren egilearekin solasaldia egingo da, itzultzaile baten laguntzarekin. Saioan parte hartu nahi duenak 10 euro ordaindu beharko du (izen-ematea eta informazioa: argazkilaritza@deporeibar.com). Solasaldi-tailer honek itxiko du aurtengo Argazkilaritza Maiatzean.

https://vimeo.com/97712306