Helduentzako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du Kezka dantza taldeak

Helduentzako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du Kezka dantza taldeak
2016/09/21 eta kitto!
Kezka dantza taldeak aurten helduentzat martxan jarriko dituen ikastaro aukeren berri eman du. Plazako euskal dantza tradizionala ikasi eta lantzeko ikasturte osoko ikastaroak urriaren 4an hasiko dira eta maiatzaren bukaeran amaituko dira. Portalean eskainiko dituzte honako aukera zabalarekin:

Hasiberri taldeak:
- asteartea 19:00-20:00
- osteguna 10:00-11:30
- ostirala 17:00-18:30

Jarraipen taldeak:
- asteartea 10:00-11:30
- asteartea 20:00-21:00
- ostirala 18:30-20:00

Informazio gehiago eta izen emateak 943 53 04 40 zenbakira deituta ala kezka@dantzan.com helbidera idatzita lor daiteke.

kartela