‘Hemingway Traveler’ aldizkaria aurkeztuko dute gaur Portalean

‘Hemingway Traveler’ aldizkaria aurkeztuko dute gaur Portalean
2018/11/22 eta kitto!
Ernest Hemingway idazlearen eta Euskal Herriaren arteko harreman estuaren lekuko da gaur 19:00etan Portaleako areto nagusian aurkeztuko den ‘Hemingway Traveler’ aldizkaria. Urtean behin kaleratuko dute eta doan banatuko da Euskal Herria eta Errioxan egin daitezkeen bidaien eta joan-etorrien berri emateko Hemingway ardatz hartuta.

Hemingway 1923. urtean ailegatu zen lehenengoz Euskal Herrira eta hemengo biztanle, tradizio, kultura eta gastronomiaz maitemindu zen. Eibarren ere geldialdia egin zuen, birritan etorri baitzen ehizarako eskopeta bi erostera.