Herriko eskola publiko ikasleen artelanak Portalean ikusgai

Herriko eskola publiko ikasleen artelanak Portalean ikusgai
2021/04/08 eta kitto!
Eibar BHIko 2. DBHtik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleen lanak ikusgai jarriko dituzte hilaren 15ean, martitzenean, Portalean. Erakusketa maiatzaren 2ra arte egongo da zabalik (maiatzaren 1ean ezik), martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.

Arte mintegiko lanen artean eskulturak, pinturak, diseinuzko lanak, argazkiak eta komikiak ikusi ahal izango dira bertan.