Hilabeteetako etenaldia eta gero, Eibarko Musika Bandak kontzertua emango du domeka eguerdian Untzagan

Hilabeteetako etenaldia eta gero, Eibarko Musika Bandak kontzertua emango du domeka eguerdian Untzagan
2021/06/11 22:03
eta kitto!
Pandemiaren ondorioz azken hilabeteotan emanaldirik egiteko aukerarik izan ez duen Eibarko Musika Bandak kontzertua emango du domekan, 12:30ean Untzagan. Carlos Sanchez-Barbak zuzenduko du etenaldiaren osteko lehen kontzertua eta hauek dira eskai- niko dituzten piezak: “Gloria al Pueblo” (Perfecto Artola), “En un Mercado Persa” (Albert W. Ketelbey), “La Vida es Bella” (Nicola Piovani), “John Wi- lliams in Concert” (Paul Laven- der konp.) eta “Pacific Dreams” (Jacob de Haan). Saio honen ostean, bigarren emanaldi bat egingo dute ekai-nean Musika Bandakoek: hilaren 27an izango da kontzertua, 12:30ean Urkizuko parkean. Eta uztailak 16an, berriz, Amañan joko dute, iluntzeko 20:00etan.