Hilaren 17an egingo den Euskaraz Bizi Egunera joateko autobusa antolatu du EHE-k

Hilaren 17an egingo den Euskaraz Bizi Egunera joateko autobusa antolatu du EHE-k
2012/03/07 eta kitto!

Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta, hilaren 17an Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da Donostian eta Eibartik bertara joateko autobusa antolatu dute: irteera 10.15etan izango da Ego Gainetik (autobus geltokitik) eta izena emateko eibar@euskalherrian.org helbidera idatzi daiteke. Antolatzaileek hiru aukera eskaintzen dituzte: joateko autobusa, joan-etorria egitekoa eta bakarrik buelta egitekoa (buelta gaueko kontzertuak amaitzean egingo du autobusak). Egun osorako egitarauak hamaika ekitaldi hartzen ditu eta horiek guztiak non eta noiz izango diren irakurtzeko eta bestelako informazioa eskuratzeko EHE-ren webgunera jo daiteke.