Hilaren 21etik 23ra Eibarko Jardunaldi Mikologikoen XXII. edizioa egingo da

Hilaren 21etik 23ra Eibarko Jardunaldi Mikologikoen XXII. edizioa egingo da
2022/10/11 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko mendi taldeak antolatuta, datorren asteko barixakutik domekara arte gure herriko Jardunaldi  Mikologikoen 22. edizioa egingo da. Barixakuan (urriak 21) Aranzadi Zientzia elkarteko Antton Melendezek perretxikoen inguruko hitzaldia eskainiko du, 19:00etatik aurrera, Klub Deportiboan bertan. Zapatuan (urriak 22) perretxikoak biltzeko mendi irteera egingo da, eskoletako haur eta gurasoekin, goizeko 08:15ean Ego-Gainetik autobusa irtenda. Egun osoko jarduna izango da egun horretakoa, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen eskutik bildutako perretxikoen aukeraketa eta sailkatzea egingo baitute Deporren bertan 16:00etatik aurrera. Azken egunean, domekan (urriak 23), perretxiko erakusketa eta dastatzea egingo da Toribio Etxebarria kalean, goizeko 10:30etik arratsaldeko 14:00ak arte, produktu mikologikoen salmentarekin batera.