Hiru pelikula izango dira Coliseoko asteburuko zine-egitarauan

Hiru pelikula izango dira Coliseoko asteburuko zine-egitarauan
2022/12/02 eta kitto!
Aurreko asteburuan proiektatutako Rodrigo Sorogoyenen “As bestas” filmarekin batera, oraingoan Gina Prince-Bythewood-en “La mujer rey” eta umeentzako “A todo tren 2. Sí, les ha pasado otra vez” eskainiko dira oraingoan. Ines de Leon-ek zuzendutako azken hori, gainera, besteen ordutegi bera izango du eta, bakarrik bi proiekzio izan beharrean, guztira seitan emango dute, tartean Ikuslearen Egunean, hau da, astelehenean. “As bestas” thriller-a bertsio originalean ikusi ahal izango da, gazteleraz, gailegoz eta frantsesezko audioekin, eta azken bietan gaztelerazko azpitituluekin. “La mujer rey” pelikulan akzioa eta drama aurkitu ditzakegu, pelikula XIX. mendeko Afrikan kokatuta baitago, batez ere esklabotasunak eta kolonialismoak eragindako abusuak kontatzeko, batez ere pertsonaia femeninoen bitartez. Ines de Leon-en pelikula, bestalde, “A todo tren” pelikularen jarraipena da, ume batzuk kanpamentura joateko bidaian tren batean sortutako gorabeherak kontatzen dituena.