“Historias de arena y sal”, migrazioari buruzko bakarrizketa eskainiko dute gaur Portalean

“Historias de arena y sal”, migrazioari buruzko bakarrizketa eskainiko dute gaur Portalean
2022/12/16 eta kitto!
Gaur migratzailearen nazioarteko eguna dela eta, “Historias de arena y sal” monologoa antzeztuko da 18:30ean Portalean. Udaleko Kultura Aniztasunaren eta Immigrazioaren Unitateak antolatu du saioa: “Gizateriaren historian zehar, migrazioa adierazpen ausarta izan da, norbanakoen nahigabea gainditu eta bizitza hobea bilatzeko ausardia. Horixe erakutsiko digu saioak, bizitza hobearen bila dabiltzan gazteen istorioen collage bat, Amazigh kulturaren anekdota eta ipuin tradizionalekin batera”.

Ridoune Chakouchek (Merroutcha, Marruekos 1981) interpretatuko du obra, Virginia Imazen zuzendaritzapean. Elkarrizketa kulturaren, funtzioaren eta sexuaren eremuetan diskriminazioei aurre egiten dieten pertsona ausartengan oinarritzen da.

Sarrera librea eta doakoa izango da.