Homeroren "Odisea" txotxongiloekin zapatu arratsaldean

Homeroren "Odisea" txotxongiloekin zapatu arratsaldean
2013/01/18 eta kitto!

Bihar Txontxongilo Taldeak Odisea umeendako antzezkizuna eskainiko du zapatuan, 17.00etatik aurrera Coliseoan (sarrerak 5 eurotan salgai). Ikuskizunean Ulisesen abenturak kontatuko dituzte, Homerok idatzitakoan oinarrituta. Hala ere, lan horretan hamaika pasadizo jasota daude eta denak taularatzea ezinezkoa zenez, antzezlanerako istorio bakarra aukeratu zuten: Polifemorekin duen liskarra eta Poseidon itsasoko errege eta honen aitak egiten dion erasoa.