"Hoy es mañana" liburua aurkeztuko dute Portalean abenduaren 15ean

"Hoy es mañana" liburua aurkeztuko dute Portalean abenduaren 15ean
2020/12/07 eta kitto!
Juan San Martin liburutegiak antolatuta, abenduaren 15ean, 19:00etan aurkeztuko dute “Hoy es mañana” liburua Portalean. Lan honetan Julen Bollain Urbieta ekonomialari eibartarrak eta beste bederatzi idazlek etorkizuna birpentsatzeko kontaketak bildu dituzte. Antolatzaileen berbetan, “liburuan etorkizunerako oinarriak jarri nahi dira. Diziplina eta errealitate desberdinetatik datozen hamar gazteren proposamen eraldatzaileei esker, liburuak hainbat tresna eskaintzen ditu pandemia ondorengo aro berri hau denon artean pentsatzeko, guztion artean nolako mundua eraiki nahi dugun pentsatzeko, alegia”. Liburuari buruz Julen Bollainekin azaroan egindako elkarrizketa irakurri nahi izanez gero, HEMEN LOTURA: https://etakitto.eus/berriak/elkarrizketak/julen-bollain-ekonomialaria-liburua-nahi-dugun-munduaren-inguruan-hausnartzeko-gidalerroa-izan-daiteke.html