Ibon Muñoak ‘Gure Ama-Lur feminista da’ liburua aurkeztu du

Ibon Muñoak ‘Gure Ama-Lur feminista da’ liburua aurkeztu du
2021/10/15 08:57
eta kitto!
Ibon Muñoa Ariznabarretak ‘Gure Ama-Lur feminista da’ liburua aurkeztu zuen atzo Arrate Kultur Elkartean, Xabier Amurizarekin batera. “Amurizak liburuaz eta Ibonen bertsolaritzaz jardun zuen; Ibonek, ostera, liburuaz eta espetxeaz”, antolatzaileen berbetan.

Muñoak kartzelan idatzi zuen liburua, baina aske geratu zenean, 2020ko urriaren 11n, ezin izan zuen liburua herrikideen aurrean aurkeztu, pandemia zela-eta. Beraz, urtebete itxaron behar izan du aurkezpena egiteko.