Idazlearekin Harixa Emoten irakurle taldeak urteko azken saioa egin zuen atzo

Idazlearekin Harixa Emoten irakurle taldeak urteko azken saioa egin zuen atzo
2020/12/02 eta kitto!
Atzo arratsaldean egon zen Maddi Anne Txoperena idazlea Portalean, Idazlearekin Harixa Emoten euskerazko irakurketa taldeko kideekin “Ene baitan bizi da” bere eleberriari buruz berba egiten. Beti bezala, Antxon Narbaizaren laguntzarekin garatu zen saioa, urteko azkena. Hurrengo tertulia urtarrilaren 5ean izango da eta egun horretarako gonbidatua Erika Elizari izango da, “Zendabalitz” lanari buruz berba egiteko.