Zabalik dago "Idazlearekin harixa emoten" irakurle taldearen partaide izateko izen-ematea

Zabalik dago "Idazlearekin harixa emoten" irakurle taldearen partaide izateko izen-ematea
2020/09/01 eta kitto!


Juan San Martin udal liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatzen duten “Idazlearekin Harixa Emoten” euskerazko irakurketa klubean parte hartu nahi dutenentzat izen-ematea zabalik egongo da iraliaren 16ra arte.  Idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaintzeko asmoz hilean behin (martitzenetan, 19:00etan) Portalean egiten diren saioetan idazleek parte hartzen dute eta, antolatzaileek aurreratu dutenez, datorren ikasturtean ere Antxon Narbaizaren laguntza izango dute, “liburuari mamia ateratzeko”.

Saio bakoitzeko 20 liburu lortzeko konpromisoa hartzen du Liburutegiak. Liburu hauek partaideen eskaeren ordenaren arabera banatzen joango dira.  Izen-ematea liburutegian edo e-mailez egin daiteke, inprimaki hau beteta. Doako jarduera da eta 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte.