Igor Etxaberen ‘Eibarko kapital sozialaren oinarriak’ hitzaldiaren bideoa argitaratu dute

Igor Etxaberen ‘Eibarko kapital sozialaren oinarriak’ hitzaldiaren bideoa argitaratu dute
2022/02/04 eta kitto!
Igor Etxabe ikerlariak ‘Eibarko kapital sozialaren oinarriak’ izeneko hitzaldia eskaini zuen Armeria Eskolan eta Ego Ibarrak bere YouTubeko kanalean eman du argitara.

Etxabek egindako doktore-tesiaren ondorioetako bat Economic History Research aldizkarian argitaratutako ‘Social capital in Eibar, 1886-1985’ artikuluan jaso zen; eta bertan zera dio: Eibarko industriak, enpresen arteko harreman formalez harago, ugazabek eta langileek osatutako sare informal trinko bat zuen, eta hori garrantzizkoa da herriko tailerren bilakabidea ulertzeko.