III. Gazteen Piano Jaialdia gaur eguerdian Coliseoan

III. Gazteen Piano Jaialdia gaur eguerdian Coliseoan
2012/01/29 eta kitto!

Azken urteotako martxari jarraituta, pianoa ikasten diharduten gazteek emanaldia eskainiko dute gaur, 12.30etan Coliseoan, Andoainen hurrengo asteburuan jokatuko den pianojole gazteen lehiaketara joan aurretik. III. Eibarko Gazteen Piano Jaialdian Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleek jardungo dute, Isabel Laspiur irakaslearen eta Musikum akademiako ikasleekin batera. 11 urtera arteko piano bakarlariak Jaione Artetxe, Miren Ferrero, Imanol Miguel,Lucía Juarez, Ane Treviño, Ibane García eta Julen Baroja dira;14 urtera artekoak Nuria Robleño, Iñigo Carmona, Julen Leturiondo, Arrate Baroja, Iker Marcos, Lucía Irigoien, Nerea Etxebarria, Miren San Martin, Elisabet Unamuno, Maddalen Yarza, Ainhitze Lasa eta Nerea Gorostiza; eta 18 urtera artekoak Iñigo San Martin, Cristina Gisasola, Ander Curiel eta Nerea Unamuno. Lau eskutara joko dutenak, berriz, honako hauek izango dira: Malen Txurruka eta Elen Varela, Leire Cartagena eta Miren Loiti, Josu Abalos eta Martin Saro, Itsaso de Diego eta Leire Treviño, Arianna Macheras eta Aitana Ronchetti, Julen Pisa eta Nara Tytgat eta Nerea Aja eta María Alaez (11 urtera arte); Aizpea Goitandia eta Marina Laspiur eta Jon Azkune eta Jorge Lahidalga (14 urtera arte); eta Amaia Alberdi eta Ane Juarez, Amaia Lahidalga eta Andrea Pérez eta Andrea Lupeña eta Ane Ribaguda (18 urtera arte).