Ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute bihar musika eskolako ikasleek Coliseoan

Ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute bihar musika eskolako ikasleek Coliseoan
2018/05/15 eta kitto!
Bihar, asteazkena (maiatzak 16), 2017-2018 ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleek  Coliseo antzokian. Bertan, urtero bezala, musika eskolako taldeek hartuko dute parte eta diplomak banatuko dira. Saioa 19:00etan hasiko da eta dagoeneko sarrera guztiak salduta daude.