Ikasturte berrirako matrikulazioak zabalik

Ikasturte berrirako matrikulazioak zabalik
2012/09/03 eta kitto!

Kurtso berrirako matrikulazio epeak zabalik daude udal eskola eta programetan zein euskaltegietan izena eman nahi dutenentzat. Dibujo eta Zeramika Udal Eskoletan izen-emateko epea irailaren 3tik 7ra bitartean egongo da zabalik (Pegoran, 010 eta 943708400 telefono zenbakietan); Udal Euskaltegian irailaren 3tik 20ra (Udal Euskaltegian, Bista Eder, 10ean, 943 700912 telefono zenbakian); AEK Euskaltegian irailaren 3tik 28ra (AEK Euskaltegia, Sostoatarren, 1ean, 943201379 telefonoan).
Eta egun gutxi barru honakoetan izen-emateko epea zabalduko dute: Afariketan programan parte hartu nahi dutenek irailaren 17tik 20ra izango dute izen-emateko aukera, Indianokua Gaztelekuan (Muzategi, 3an), 10.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara; eta Zapatuetako Tailerretan parte hartu nahi dutenek, berriz, ikastetxeetan bertan izango dute izen-emateko aukera, irailaren 24tik 28ra. Informazio gehiago nahi izanez gero, Astixara jo daiteke (Zezenbide, 7, 943206231 telefono zenbakian).