Inmigrazioari eskainitako jardunaldia hartuko du gaztetxeak gaur 20.00etatik aurrera

Inmigrazioari eskainitako jardunaldia hartuko du gaztetxeak gaur 20.00etatik aurrera
2012/06/15 eta kitto!

Gaur inmigrazioaren inguruko jardunaldia hartuko du gaztetxeak: hasteko, 20.00etan Si nos dejan, Bartzelonan grabatutako lana, jatorri ezberdineko etorkinen esperientziak jasotzen duen dokumentala emango dute eta, 22.00etatik aurrera, berriz, kontzertua eskainiko dute
El Fuego Y La Palabra eta Kaosarenerasoak taldeek. Bien bitartean elkartasun pintxoak egongo dira eta, antolatzaileek argitu dutenari jarraituta, batutako dirua "inmigrazio legeak lagun bati eragindako gastuei aurre egiteko" erabiliko da.