Iparragirreren omenezko kontzertua emango dute txistulariek domekan

Iparragirreren omenezko kontzertua emango dute txistulariek domekan
2020/10/17 eta kitto!
Usartza Txistulari Taldeak kontzertua emango du domekan, Untzagako arkupeetan, 12:30ean. Esan dutenez, “egitarau aberatsa izango dugu (kalejirak, ezpata dantzak...) baina, batez ere, omenaldia egin nahi diogu Jose Maria Iparragirreri, bere jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzen delako aurten”. Hori dela eta, Urretxun jaio zen olerkari, musikagile eta abeslariaren doinuak joko dituzte. Bestalde, kontzertu berezi honetan metalezko instrumentuen laguntza izango dute txistulariek: Unai Cabanzon eta Danel Montero tronpetarekin arituko dira eta Iñaki Orbegozo, berriz, tronparekin.