Ipur eta Depor tabernek jaso dute Pintxo Onenari Saria

Ipur eta Depor tabernek jaso dute Pintxo Onenari Saria
2016/11/28 eta kitto!
Arrate Kultur Elkartearen eskutik egin den XIII. Eibarko Pintxo Lehiaketa San Andres Sariaren epaimahaiak hartutako erabakiaren arabera, Pintxo Onenari Saria aurten bi lehiakidek jasoko dute: IPUR sagardotegiak, “Sardina ahumada” pintxoarengatik eta DEPOR tabernak, “Agurra” izenekoarengatik. Esan dutenez, "bi pintxoen kalitatea kontutan hartuta, eta bietako bat aukeratzeko ezintasuna zela eta, biak saritzea erabaki da Ex Aequo".
Horrekin batera, garaiko eta bertako produktuekin egindako pintxo onenari saria HIRUROK tabernarentzat izan da, “Korurih” pintxoarengatik. Eta publikoaren botuen arabera ematen den saria, berriz, AMESTI tabernak eskuratu du, “Ziriako” izenekoarekin.
Antolatzaileek beste ezer baino lehen partehartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiete, "beraien ilusio eta lan izugarriagatik pintxoak prestatzerako orduan eta aurkezpenean".
Horrekin batera, Eibar Merkataritza Gune Irekiari eta Udalari beraien laguntza eskertu nahi diete eta epaimahaikideek aurkeztutako pintxo guztien kalitatea eta erabakia hartzeko izan dituen zailtasunak azpimarratu dituzte. Sariak azaroaren 30ean, San Andres egunean banatuko dituzte, azokako eta kartel lehiaketako sariekin batera.


image23 image24 image25