Igande honetan, Artisau Azoka eta Debabarreneko Orfeoiaren kontzertua Ipuruako Merkatu plazan

Igande honetan, Artisau Azoka eta Debabarreneko Orfeoiaren kontzertua Ipuruako Merkatu plazan
2022/10/17 eta kitto!
Igande honetan, urriaren 23an, bi ekitaldi hartuko ditu Ipuruako Merkatu Plazak. Eguerdian, 12:30ean, kontzertua emango du Jose Miguel Laskurainek zuzentzen duen Debabarreneko Orfeoiak. Eta arratsaldean, 16:30etik 21:00ra, tokiko artisautza azoka egongo  da.  Bertan 12 artisau inguru bilduko dira, gehienak eibartarrak eta bakar batzuk ingurukoak. Era askotako produktuak erakutsiko dituzte:  ehun-gaiak, bisuteria eta osagarriak, makramea, kosmetika naturala, belarritakoak, diseinuzko arropa, larruarekin eta metalarekin egindako produktuak, marrazki artistikoak...

Ipurua auzoko Merkatu Plaza funtzio anitza eta intergenerazionala eskaintzen duen espazioa da, auzotarren ekimenez jaiotakoa. Euren asmoa da era horretako eraikinen balio ikustaraztea; igandean egingo diren ekimenen bitartez, ondo pasatzeko aukera emateaz gain, eraikina eta proiektua bera erakutsi nahi diete auzotarrei eta Eibar eta inguruko herritarrei.