Irati Anda eskalatzaileak ikus-entzunezkoa aurkeztuko du bihar Portalean

Irati Anda eskalatzaileak ikus-entzunezkoa aurkeztuko du bihar Portalean
2012/03/05 eta kitto!

Martitzenean 19.00etatik aurrera Irati Anda eskalatzaileak Hamarkada bat harkaitz artean ikus-entzunezkoa aurkeztuko du Portalean, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik, Illunabarrian programaren barruan antolatutako saioan. Proiekzioaren ondoren mahai-ingurua egingo da. Ekitaldira sartzea doan izango da eta interesa duen edozeinentzat egongo da zabalik atea.