Irekia izango da bihar Anjel Lertxundirekin zabalduko den "Harixa Emoten" irakurketa taldeko saioa

Irekia izango da bihar Anjel Lertxundirekin zabalduko den "Harixa Emoten" irakurketa taldeko saioa
2016/10/03 eta kitto!
Bihar, martitzena, hasiko du ikasturtea Harixa Emoten euskerazko irakurketa taldeak, 19:00etan Portalean. Lehen saiorako aukeratu duten idazle gonbidatua Anjel Lertxundi da eta “Zu” liburua aztertuko dute irakurleek, lanaren egilearekin batera. Saio hau irekia izango da eta, beraz, interesa duen edozeinek izango du parte hartzeko aukera, baita taldeko kide ez direnek ere.
Eibarko liburutegiak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak elkarlanean antolatzen duten egitasmoan parte hartzen duten kideak hilean behin elkartzen dira Portalean, Kulturako bilera gelan 19:00etatik 20:00etara eta saio horietan idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskaitzen die, aurrez aurreko solasaldien bitartez eta Antxon Narbaizaren laguntza izaten dute ere liburuaren mamia ateratzeko. Ikasturte honetan idazle hauek hartuko dute parte literatur saioetan: Asier Serrano (azaroak 8), Joxemari Iturralde (abenduak 13), Alaine Agirre (urtarrilak 3), Bea Salaberri (otsailak 7), Goizalde Landabaso (martxoak 7), Arrate Egaña (apirilak 4) eta Pello Lizarralde (maiatzak 2).