Haur, gazte eta helduentzako antzerki-tailer gehiago eskainiko ditu Irene Hernandok otsailetik maiatzera bitartean

Haur, gazte eta helduentzako antzerki-tailer gehiago eskainiko ditu Irene Hernandok otsailetik maiatzera bitartean
2022/01/17 eta kitto!
Arte eszenikoen lanketan interesa duten herritarrentzat urrian hasi zen “Antzerki laborategia tailerrarekin aurrera jarraitzea erabaki du Udalak.  Tailer berriak otsallaren 8an hasi eta maiatzaren  31n amaituko dira. Saioak Errebal Plazian burutuko dira, eraikinaren bigarren solariuan, eta elebitan izango dira. Irakaslea, berriro ere, Irene Hernando aktore, hezitzaile eta sortzaile eibartarra izango da. Aurrematrikula egiteko epea 2022ko urtarrilaren 21etik 31ra bitartean egongo da zabalik.

Bi maila egongo dira (0 eta 1). Astearteetan  0 mailakoentzat izango da tailerra eta asteazkenetan 1 maila duten ikasleentzat. 0 mailak bi talde izango ditu eta 1 mailak, aldiz, lau talde. Taldeen osaketa eta matrikulazioari buruzko Informazio gehiago HEMEN AURKI DEZAKEZUE.

Ekimen horren gidaritzapean egongo da aktorea, sortzailea eta antzerki irakaslea den Irene Hernando eibartarra. HEMEN IRAKUR DAITEKE ...eta kitto! astekarian berarekin egindako elkarrizketa.