Itsaspeko Bihotzak literatur aretoko familien saioan izena emateko epea zabalik dago

Itsaspeko Bihotzak literatur aretoko familien saioan izena emateko epea zabalik dago
2023/02/21 eta kitto!

Familiei zuzendutako Itsaspeko Bihotzak Areto Literarioaren saioa martxoaren 6an egingo da, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Errebal plazan egingo da, 17:30ean eta 5 eta 8 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartu dezakete parte.

Areto literario honek  genero-berdintasunaren gaia jorratzen du euskal haur-literaturaren bidez. Hezkidetzan oinarritutako ibilbide artistiko-pedagogikoa egingo da haur-literatura eta beste adierazpen artistiko batzuk bereziki kontuan hartuz (ilustrazioa, jostea, artisautza, ikus-entzunezkoak).

Bertan parte hartzeko liburutegian izena eman behar da martxoaren 2a baino lehen, formulario honen bidez.