Izen-ematea zabalik ume eta gaztetxoen irakurketa taldeetarako

Izen-ematea zabalik ume eta gaztetxoen irakurketa taldeetarako
2022/09/09 eta kitto!
Kurtso berriarekin batera hasiko dira haur eta gazteen irakurketa klubak udal liburutegian. “Azalerako ipuinak” izenekoan urte bateko umeek eta HH-ko 2 eta 3 urteko gelakoek har dezakete parte, aita edo amarekin. Eta “Paperezko hegoak” izenekoan LHko 3. mailatik DBHko 1. mailara bitarteko ikasleek. Izen-ematea Udalaren webgunean egin behar da (23ra arte).

AZALERAKO IPUINAK



Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate ireki bat izan dadila da helburua. Abestiak, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz.

- Norentzat: Urtebeteko umeak eta Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelako umeak, amak edo aitak lagunduta.
- Non eta noiz: Umeen Liburutegian, Hilero (astelehen batean), urritik aurrera.
- Nork emango du: Saroa Bikandi
- Ordutegia: Zehaztu gabe
- Jardueraren hizkuntza: euskara
- Izen ematea: irailak 1 – 23
- Derrigorrezkoa online egitea, formulario honen bidez


 

PAPEREZKO HEGOAK
Norentzat: LHko 3. mailatik DBHko 1. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera  osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara. Bi talde egitea baloratuko da izen-ematearen arabera.

- Non eta noiz: Portalean, Hilero (astearte batean), urritik aurrera
- Ordutegia: 17:00 - 18:00 eta 18:00 - 19:00 (talde bi egiten badira).
- Dinamizatzailea: Naiara Rubio
- Izen-ematea: irailak 1 – 23. Derrigorrezkoa online egitea, formulario honen bitartez.
- Hizkuntza: Euskara
- Jardueraren prezioa: Dohainik.