Jabier Muguruzaren kontzertua hartuko du bihar Coliseoak

Jabier Muguruzaren kontzertua hartuko du bihar Coliseoak
2019/05/02 eta kitto!
“Leiho bat zabalik” diskoa zuzenean aurkeztera etorriko da barixaku iluntzean Jabier Muguruza musikari ezaguna. Coliseo antzokian eskainiko duen kontzertua 20:30ean hasiko da eta emanaldian Ander Mujika gitarra-jole elgoibartarrak lagunduko dio. Izan ere, bihar aurkeztuko duen lanaren sorreran Mujika bera eta Javi “Carasueño” izan ditu bidelagun Muguruzak. Bere ohiko oinarri akustikotik apur bat aldendu arren, betiko letra intimistei eta melodien dotoretasunari eutsi die Irungo abeslariak, berak dioenez hori baita gehien interesatzen zaiona eta gehien betetzen duena. Kontzerturako sarrerak 8 euro balio du (6 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).