Jarraitu zuzenean Euskararen Transmisioaren mintegia #mintegia

Jarraitu zuzenean Euskararen Transmisioaren mintegia #mintegia
2015/05/25 eta kitto!

Gaur (astelehena, hilak 25) …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, Euskararen Transmisioa Mintegia egingo da Portalean (areto nagusian). Aurrekoetan egindakoaren bidetik, oraingoan ere hizkuntzaren transmisioarekin lotutako hainbat gai jorratuko dittuzte hizlariek eta nahi duenak interneten, @etakitto Twitterreko kontuaren bitartez interbentzioetan esandakoak zuzenean jarraitzeko aukera izango du, #mintegia traola erabilita. Egitarau osoa jarraian:

Euskararen Transmisioaren Mintegia
08:45 - 09:00: Akreditazioa eta dokumentazioa.
09:00 - 09:15: Ongi-etorria.
09:20 - 10:15: “Etxeko eta kaleko hizkuntza erabileraren arteko loturak: Lasarte-Oriako ikerketa bat”. Pello Jauregi, Hezkuntza Zientzietan Doktorea. EHU.
10:20 - 10:45: “Familia bidezko transmisioa: guraso euskaldunen diskurtsoak”. Malores Etxeberria. Hernaniko Udaleko euskara teknikaria. Nekane Jauregi. Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara tenikaria.
10:50 - 11:15: “Gurasoak Berbetan: guraso eta familiei zuzendutako mintzapraktika taldeak”. Maider Aranberri. …eta kitto! Euskara Elkarteko teknikaria.
11:20 - 11:45: “Igandeak jai. Familia giroan euskaraz”. Naroa Cuesta. Geu Elkarteko teknikaria.
11:50 - 12:10: ATSEDENA.
12:15 - 12:35: “Erreferenteen garrantzia. Prestigioaren transmisioa”. Gaizka Garitano, Eibar Kirol Elkarteko entrenatzaileari elkarrizketa.
12:40 - 13:25: “Ahozkotasunaren transmisiotik hizkuntzaren erabilerara”. Miren Artetxe, Euskal Filologian lizentziatua. EHU,
13:30 - 14:45: “Mahaingurua”. Dinamizatzailea: Jaime Altuna. Urtxintxa Eskola.
14:45 - 15:00: AGURRA.
15:00: BAZKARIA.